XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BURUAREKIN JOLASTU!

Apirilaren 25, 26 eta 27an Nazioarteko Futbol Batzarra ospatu zen Bilbon Umearen formakuntzan ideialaren bila lemapean.

Honetarako Frantzia, Herbeherak, Alemania, Suedia, Uruguai eta Estatuko futbol federakuntzetako teknikoak hurbildu ziren Bizkaiko hiriburura.

Rinus Mitchel, Van Lingen, Hors Wein eta Daniel Ordoñez bezalako pertsonaia ezagunak izan ziren Bizkaiko Futbol Federakuntzak Foru Aldundi eta Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzaz antolatutako batzar honetan.

Programaren gakoa futbola bazen ere, hitzaldi guztien oinarrian kirolgintzaren garapen on baten beharra azpimarratu zen, txikitatik hasi eta gerora praktikatu daitezkeen berezitasun guztietan.

Gainera, eskola urteetako kirol hezkuntza egoki baten beharra azpimarratu zuten guztiek, umeekin jolasten dela eta aktibitate guztiak euren posibilitateetara moldatu behar direla ahaztu gabe.

Gakoak

Umearen mundua ezagutzearen garrantzia azpimarratu zen, izan ere hauekin lan egiten da.

Entrenatzaileak hezitzailea izan behar du eta Hezkuntza Fisikoko irakasleak gurasoen eta entrenatzailearen lana gainbegiratu behar du.

Kirola entretenimendu bat da umearentzat eta honen erreferenteak gurasoak, entrenatzaileak eta arbitroak dira.

Kirolak inteligentzia garatzen lagundu behar dio umeari.

Lehiaketen antolakuntza umearen adin biologikoan oinarritu behar da, ez kronologikoan.

UEFAren gomendioak:

kirola jolas bezala ulertu behar da, ez lehiaketa bezala.

arauak sinpleak izan behar dute.

zelaia umeari egokitu behar zaio (4x4 edo 7x7 eta ate txikiak)

umeen desplazamenduak ez dute oso luzeak izan behar.